01 abril 2008

Aisialdirako elkarteek udalaren web gunean izango dute lekua


Duela egun batzuk agertu zen albistea komunikabideetan baina gaur berriz ere izan dut ensanturtzi.com aldizkarian irakurtzeko parada: otsailaren amaieratik Santurtziko aisialdirako elkarteek udalaren web gunean izango dute lekua.

Albiste pozgarria dela ezin ukatuzkoa da. Bazen ordua behingoz udalerrian kulturaren alde, lan-esparrua edozein dela, ari diren elkarteen lana nolabait goraipatzeko eta sustatzeko. Santurtziko Udalaren web gunean lekua egitea euren lanaren balioa aitortzeko edo horretan adoretzeko aren o adierazgarri garbia da, beraz..Albisteak ere gehaigo ere bazioen: gainerako kultur elkarteek ere izango dute modua bere web orri propioak izateko udalaren gunea.

Pozik joan nintzen, bada, http://www.ayto-santurtzi.com/ helbidera eta hara non sorpresa. Herriko elkarteei egin diete lekua, bai baina zer eta beraiei buruzko datu batzuk jarrita. Hori bai aurrera pausua! Orri batera ekarri dituzte helbide eta telefonoak eta horrekin lekua egin bide diete elkarteei.

Desde Santurtzi-tik gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu halako ekimena burutu izanagatik. Zorionak eta berriz ere horrelakoek balioko ahal diete batzuei prentsaurrekoa eman eta hedabideetan beste inoiz ere azaltzekol

No hay comentarios: